Zubiaga erabat libre geratu da eta Alvarez aske, baina auziperatuta

Iker Rincon Moreno 2016ko urt. 12a, 19:11

Pasa den barikuko agerraldia. © LIBRE

Eli Zubiaga algortarra eta Martxelo Alvarez berangoztarra kalean daude, atzo Espainiako Auzitegi Nazionalean deklaratu ostean. Zubiaga kargurik gabe utzi du gaur Jose de la Mata epaileak, algortarra D3M eta Askatasunaren aurkako prozesuan daborduko epaitu zutelako orain ikertzen dabiltzan zantzu berberengatik. Orduan errugabe jo zuten. Alvarezen kasuan, ordea, "kapital zuritzea" eta "erakunde terrorista laguntzea" egozten dio oraindik ere magistratuak.

Eskualdeko militante independentista biak eta beste 6 euskal herritarrak Jose de la Mata epailearen aurrean agertu ziren atzo. Gotzon Amaro presoak, ordea, bideokonferentziaz deklaratu zuen. Denek Batasuna ilegalizatutako alderdia ekonomikoki lagundu izana ukatu zuten. Era berean, paileak ikertzen dituen EHAK alderdiaren ordainketak formazio horretarako egindako lanen ondorio dela azpimarratu zuten auziperatuek. Epaileak libre utzi zituen bertaratutakoak.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun