Jonas Ramalho eta Ager Aketxe, Bilbao Athletic sendotzen

Iker Rincon Moreno 2016ko urt. 13a, 09:00

Jonas Ramalho Lezaman, saio tekniko batean, artxiboko irudian. © ATHLETIC

Bilbao Athleticek Uribe Kostako beste bi jokalari ditu pasa den Gabonetatik. Alde batetik, iragan den abenduaren 19an Jonas Ramalho Chimeno atzelariak mediku-alta hartu zuen.

Leioaztarrak lesio larria izan zuen ezker belaunean, pasa den maiatzaren 20an, Gasteizko Mendizorrotza futbol-zelaian. Ramalho Gironako taldeagaz jokatzen zebilen bigarren urtez, Athleticek utzita. Manu Barreiro Alavesen aurrelariagaz izandako talkaren eraginez, atzelariak ezkerreko hankaren aurreko lotailu gurutzatua apurtu zuen. Ondorioz, zazpi hilabeteko errehabilitazioa behar izan du. Ramalho “oso pozik” agertu da berriro ere deialdietan egoteagatik, nahiz eta, oraindino jokatu ez duen.

Beste aldetik, Ager Aketxe lehenengo taldetik bigarrenera jaitsi zen pasa den urtarrilaren 4an. Itzubaltzeta/Romokoak bi urtez izan da San Mameseko lehoien artean, baina daborduko soberan zegoen Ernesto Valverderen joko-planteamenduetan. Era­baki hori hartu aurretik hainbat taldek eskatu zioten Athletici utzita uzteko. Sonatuena Tenerife izan zen, baina ez Aketxek eta ez klubak ez zuten onartu.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun