Lointekek eta Baque-Camposek 8 domina lortu dituzte Espainiako Ziklokros Txapelketan

Iker Rincon Moreno 2016ko urt. 13a, 10:15

Saioa Gil, Luisa Ibarrola eta Sara Yusto, podiumean. © ESPAINIAKO TXIRRINDULARITZA FEDERAZIOA

Espainiako Ziklokros Txapelketa jokatu zen pasa den aste-akabuan Torrelavegan, Kantabrian. Bertan, zortzi garaipen eta podiumak lortu zituzten Uribe Kostako taldeen txirrindulariek.

Lointekeko kideek eskura zituzten sei dominetatik bost eroan zituzten. Elite kategorian, Lucia eta Alicia Gonzalez zilarra eta brontzea lortu zituzten, hurrenez hurren; Aida Nuño taldekide ohia nagusitu zitzaien. 23 urte azpikoen kategorian, Alicia Gonzalez, Alba Teruel eta Eider Merinorentzat izan ziren sariak, handitik txikira. Kadeteetan, Baque-Camposen Saioa Gilek eta Sara Yustok podiumaren bigarren eta hirugarren mailan geratu ziren, Luisa Ibarrola amurriotarraren atzetik.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun