Eskola Kirola egitasmoaz gainera, honako beste gomendio hauek egin ditu Aldundiak:
Ohikoa baino segurtasun-neurri zorrotzagoak hartuz egin kirol-jardueretarako joan-etorriak.
Mendi-irteeraren bat egin gura izatekotan:
- Informa zaitez joan nahi dituzun lekurako iragarpen meteorologikoaz eta kontuan hartu mendian oso ohikoak direla eguraldi aldaketa gogorrak.
- Ekipamendu eta arropa egokiak eraman eta motxilan, berriz, erreserbako jan-edanak.
- Baldintza meteorologikoak kontuan hartuta, antolatzaileek mendi-irteerak bertan behera utzi edo haien ibilbidea aldatu dezakete.