Segurtasun Sailak azaldutakoaren arabera, "iaz egindako tokiko edo eskualdeko koordinazio-batzordeen eskaerei erantzuten die bilerak eta 2015ean hedabideek eta segurtasun-pribatuko arduradunek, besteak beste, gizarteko zenbait kolektiborekin egindakoen jarraipena da". Gainera, hurrengo asteetan, bilera gehiago egingo dituzte Arabako eta Gipuzkoako udaletako ordezkariakaz.