Plentzian, "Idazkuntza sortzailea ahalduntzeko tresna gisa" izeneko ikastaroa egingo dute, urtarri-
laren 28tik hasita, eguenetan, otsailaren 18ra arte, 18:00etatik 20:00etara; izen-ematea, Goñi Portalen.
Gorlizen, berriz, "Zinema, genero-ikuspegiarekin" izenekoan, zinemak emakumeei zelan eragiten dien aztertuko dute, martxoaren 2tik apirilaren 6ra bitartean, 18:30etik 21:00etara; kultur etxean eman beharko da izena.
Martxoaren 14an, 21ean eta apirilaren 11n, ostera, "Garapen pertsonala eta lidergoa" izeneko ikastaroa eskainiko dute Urdulizen, 17:00etatik 19:00etara; izen-ematea Inola Emakume Elkartean. Horretan, emakumeek erabakiak hartzeko orduan parte hartzea eta lidergo jardueretan aritzea genero-berdintasunerako, tolerantziarako eta bereizkeriarik ezerako aurrerapena dela ikusiko dute.
Sopelako emakumeek, gainera, sororitatea (ahizpatasuna edo) landuko dute, apirilaren 11tik maiatzaren 2ra arteko astelehenetan, 17:00etatik 19:00etara, "Gure sororitatea lantzen" tailerragaz. Itzartu Emakume Taldeagaz harremanetan jarri beharra dago izena emateko.
Berangon, Lemoizen eta Barrikan, berriz, osasuna, garapen pertsonala eta generoari lotutako ikastaroak egingo dituzte. Berangon, "Nola bizi dugun emakumeok gure sexualitatea" izenburupeko tailerra egingo dute, otsailaren 4tik 25era bitarteko eguen denetan. Emakume Elkartean da izen- ematea. Egun horietan, besteak beste, auto-berreziketa afektibo sexuala jasoko dute parte-hartzaileek, 18:00etatik 20:00etara.
Lemoizen, "Emakumea izan eta era positiboan zahartu" tailerra izango dute, otsailaren 29tik martxoaren 21era arteko astelehenetan, 17:00etatik 19:00etara.
Azkenik, Barrikan "Gure emakume sendalariak eta euren sendabideak" izeneko ikastaroa egingo dute, apirilaren 6, 13, 20 eta 27an, 16:30etik 18:30era.