Hilaren 6tik 12ra, zinemazale euskaldunek, batez ere gazteenek, hiru filmez gozatu ahal izango dute. Lehenengoa "Asterix, jainkoen egoitza" da. Hiru dimentsioko animazio-filma zapatuan eta domekan emango dute Kultur Leioako entzutegian, 17:30ean; 3,50 euroan.
Domekan, "Magiaren Etxea" marrazki bizidunetako film belgikarra proiektatuko dute Areetako Andres Isasi musika-eskolan, 17:00etan (2,10 euro). Azkenik, hilaren 12an, "Loreak" emango dute Urdulizko kultur etxean, 19:00etan, doan, Inola emakumeen elkarteak antolatutako Generoaren Ikuspegiko Zinemaldiaren barruan.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.