Aurrekoan legez, Joseba Olagaraik aurkeztuko du biharko finala ere, eta horretan lehiatuko diren 4 bikoteak hauek dira: Nora Franco eta Nadia San Andres (Iberre instutua; Sopela), Asier Fernandez eta Gorka Leon (Ander Deuna ikastola; Sopela), Irati Mogrobejo eta Naroa Demigel (Ander Deuna), eta Eider Sopelana eta Naroa Castillo (Gorlizko eskola). Uribe Kostako zazpi ikastetxetan jardun dute antolatzaileek lanean, hauexetan: Sopelako Ander Deuna, Iberre eta Zipiriñen; Plentziako eskola eta institutuan; Gorlizko eskolan eta Lemoizko eskolan. LH 5-6 eta DBH 1-2 mailetako ikasleek parte hartu dute.
Uribe Kostako MIHILUZE Lehiaketaren helburu nagusia, “nerabe zein helduek ondo pasatzeaz gainera, Uribe Kostako hizkuntza eta kultura ondarea ezagutarazi zein zabaltzea da”, antolatzailek azaldu dutenez; “nerabeek beraien ingurune hurbila ulertzeko, eta interpretatzeko gai izatea. Labayru ikastegiak landutako “ZER IKUSI HA IKASI” unitate didaktikoan oinarritu gara; eta galderek zein probek Uribe Kosta dute ardatz”. Eduki horietan eskualdeko herrien (Historia, auzoak, herritar ezagunak...), ingurunearen (ibaiak, klima, fauna eta flora...), kultur ondarearen (ohiturak, jolas tradizionak, herri egutegi...), bertoko esaera zaharren eta kanten informazioa batu dute antolatzailek, testu, irudi eta bideoakaz osatutako multimedia aurkezpenak osatu. Parte-hartzaileek lehiaketaren blogetik horiek berain ordenagailuetara jaitsi eta, apurka-apurka, ezagutu eta ikasi dituzte.
Horrenbestez, Eroglifikoak, Esamesak, Imintzioka, Hitz lotuak edo erantzun zuzeneko probetan lehiatuko dira finalera heldu diren lau bikoteak bihar.
Sariei dagokienez, parte-hartzaile guztiei MHLZ motxila oparitu zieten, eta finaleko sariak hauek dira: Ipod Shuffle MP3-a bana, bigarren lotzen direnei wifidun kamera, eta irabazleei, Nintendo 3DS-a.
Biharko, zorte on, guztiei!