Adrian Lock entrenatzailearen agindupean, RedSticks-ek hiru lagunarteko partida jokatu ditu Belgikako selekzioaren aurka. Lehenengo partidan, 2-2 berdindu zuten talde europar biek; bigarrenean, ordea, penintsularrak nagusitu ziren erabateko 5-0 emaitzagaz. Azken partidan, jokoa berretsi zuten, eta 4-1 ipini, markagailuan. Lucia Ybarrak joko ona erakutsi zuen, nahiz eta Estatuko selekzioak aurretik, urtarrilean, egin zituen prestaketetara deituta ez egon. Irlandaren aurkako lau partida galdu zituzten orduan. Valentzian, ordea, tanto bi sartu zizkien belgikarrei: bana, lehenengo eta hirugarren partidetan.
Rocio Ybarrak, berriz, gol bat sartu zuen, azken deman.
Luciak Real Sociedad taldean jokatzen du, Maria Lopez de Eguilazek legez. Rocio, ordea, Herbehereetako ligan dabil, Orange Zwart taldeagaz. Datorren zapatuan, otsailak 6, jokalariak Valentziara bueltatuko dira, hirugarren txandarako; hilaren 12ra arte kontzentratuko dira bertan.