Hernandez aurrelari sopeloztarra eta Egurrola erdilari gernikarra Erandioko Betiko Neskak taldearen jokalari ohiak dira. Hernandez sopeloztarrak pasa den irailean aldatu zituen San Lorentzoko instalazioak Lezamakoengatik. Gainera, iaz ere Espainiako selekzioagaz jokatu zuen, 16 urte azpiko kategorian. Egurrolak, berriz, 2014-2015 denboraldian eman zuen jauzia, eta aurten partida bi jokatu ditu lehenengo taldeagaz.