Campusa Mungiako Larramendi ikastolan eta inguruetan egingo dute. Bertan, gazteek eskubaloian jokatuko dute, hondartzan zein pistan, jasgoleakaz zein elitezko jokalariakaz. Haiekaz solastatzeko aukera ere izango dute. Gainera, tailerrak, gaubelak, ur-jarduerak eta kanpoko jokoak izango dira.
Antolatzaileek zabaldu dutenez, campusaren lehenengo txanda ekainaren 25etik uztailaren 1era izango da, 1999 eta 2005 bitartean jaiotakoentzat; eta bigarrena, uztailaren 10etik 16ra, 2002 eta 2007 bitartekoentzat. Tokia mugatua da; inskripzioak heltzen diren ordenan banatuko dira. Hori dela eta, izen-emate fitxa ahalik eta lasterren betetzeko deia egin dute; klubeko webgunean egin daiteke.
Elkarteak erreserba baieztatu ostean, 375 euroko diru-sarrera egin beharko dute Urdulizko eskubaloi-taldearen kontuan, kirolariaren izen-abizenak zehaztuz. Horren ostean, izen-emate orria eta gurasoen baimena bete eta klubera bidali ahal izango da. Bueltan taldeak dena ondo dagoela konfirmatu eta campuseko argibideak bidaliko ditu posta elektronikoz.