Bihartik aurrera dago Oporretan Txangora egitasmoan izena emateko aukera

Iker Rincon Moreno 2016ko ots. 14a, 11:07

Legazpin dagoen burdinola ere bisistatuko dute. © MIRANDAOLAKO BURDIN PARKEA

Aurten ere, Oporretan Txangora e­gi­tasmoa prestatu du Uribe Kostako Man­komunitateko Euskara Zerbitzuak, Lehen Hezkuntzako ikasleei zuzenduta. Ai­sialdian, gure hizkuntzan disfrutatzea da ekimenaren helburua. Hala, hiru txan­go egingo dituzte martxoaren 30etik apirilaren 1era bitartean. Lehenengo egunean, Etxebarriko Sustraiak Natura eta abentura-ekintzen parkera joan­go dira. Bigarrenean, Añanako gatz-harana bisitatuko dute. E­ta hirugarrenean, Mirandaolako burdin parkea eta Erreizabal baserria ezagutuko dituzte, Legazpin. Oporretan Txangora egitasmoan ize­na emateko epea otsailaren 15etik 19ra bitartean egongo da zabalik. Gorliz, Lemoiz, Plentzia, Sopela edo Urdulizen erroldatutako 6 eta 12 urte arteko neska-mutilek parte hartu ahal izango dute.

Izena emateko Man­komunitateko bu­le­gora (Gatzarriñe, 4. Sopela / 946 579 279) jo beharko dute interesa dutenek, edo e-postaz (euskera4@uribekosta.org) ere egin dezakete. Denera, 30 euro ordaindu beharko dituzte txangoengatik; diru-sarrerak ber­matzeko errentaren jasotzaileek eta fa­milia ugariek 20 euro. Leku-kopurua mugatua da; eta jakinarazi dutenez, zozketa bidez aukeratuko dute nortzuk joango diren.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun