Urtarrilaren 31n abiatu zen Bilboko Campos antzokian "Emakumeak eszenan" zikloaren hamargarren edizioa; Aristofanes greziarraren idazkietan oinarritutako "Las Lysistratas" obra ikusteko aukera egon zen bertan. Besarkada federazioak antolatuta, antzerkigintza amateurrean dabiltzan emakumeen lana ezagutzera ematea da ekimenaren helburua; aurtengo edizioan Aztiak (Usansolo), Burbujas (Bilbo), Hamaika (Arrigorriaga), Luna Llena (Bilbo), Totum (Bilbo) eta Xangore (Gernika) konpainiek parte hartuko dute, urte amaierara bitartean martxan egongo den egitarauari esker.
Aztiak, lehenengo, eskualdean
"Sin pena ni gloria" antzezlanean, Don Mariano izeneko pertsonaiaren heriotza susmagarriagaz abiatzen da istorioa; modu tragiko batean hil da gizona. Gertaeragaz zerikusia daukaten lau emakumeak elkarrizketatzea erabakitzen du Angela bere jagoleak. Andre horiek, baina, ez dute inolako atsekaberik agertzen, ezta damurik adierazten ere, Don Marianoren heriotzagatik. Aspaldi hartu zuten erabakia... bai hemen, bai han, ondorioak edukiko dituena... Felipe Cuetararen zuzendaritzapean, Maribel Zapata, Nardi Quintana, Merche Fernandez, Altami Torres, Begoña Ibañez eta Virtudes Nogales aktore amateurrak igoko dira antzezlekura.
Emanaldiak
Getxo
Saio denak Areetako Andres Isasi musika-eskolan izango dira, 19:00etan; sarrera 3 euroan egongo da.
Otsailak 14, domeka
Aztiak taldearen Sin pena ni gloria antzezlana.
Martxoak 13, domeka
Hamaika taldearen Me apunto y punto obra.
Apirilak 10, domeka
Luna Llena taldearen Confesiones antzezlana.
Urriak 23, domeka
Burbujas taldearen De bedets antzezlana.
Abenduak 11, domeka
Totum taldearen Hola, mon cheri antzezlana.
Erandio
Emanaldi denak Astrabuduko Josu Murueta kultur etxean izango dira, 20:00etan; eta sarrera 2 euroan egongo da.
Martxoak 13, domeka
Aztiak taldearen Sin pena ni gloria antzezlana.
Apirilak 17, domeka
Luna Llena taldearen Confesiones antzezlana.
Maiatzak 15, domeka
Xancore taldearen Un sorbito de amistad obra.
Maiatzak 29, domeka
Totum taldearen Hola, mon cheri antzezlana.
Urriak 9, domeka
Burbujas taldearen De bedets antzezlana.
Azaroak 6, domeka
Hamaika taldearen Me apunto y punto obra.