Lurra lozorrotik iratzarri gura, martiriari gorazarrez, oleska, bakoitza berarentzat eskean... Makila-kolpeen erritmora, koplak hedatuz, ahots gozoz ala zakarrez... Ume, gazte zein heldu elkarren albora batuta kantuan ibili ziren Uribe Kostako herri denetan, batzuk Agate Deuna Egunaren bezperan, beste batzuk egun batzuk geroago.
2016 ots 12 Getxo
2016 ots 12 Getxo
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!