Bestalde, gonbidatutako enpresa guztien artean, Uribe Kostatik Erandioko Enekuri Motor eta Leioako Leioa Autogas gonbidatu dituzte, besteak beste. Enpresa biak mugikortasunaren alorreko sektorekoak dira. Lehenengoa, BMW eta Mini ibilgailuen kontzesionario ofiziala da; bigarrenean, berriz, ohiko ibilgailuak gasa/GLPa erregaitzat erabili ahal izateko transformazioak egiten dituzte.