Hondatutako traineruaren lau arraunlariak behin-behinean helduta zeuden beste lau lagunen ontzira, eta "hipotermia sintoma argiak" zituzten, erakunde armatuaren kontakizunaren arabera. Gainera, "haize ufada bortitzak eta euri-jasa" zebiltzala gaineratu du Azpiordezkaritzak, "itsasoaren egoerak kirol-nabigazioa alde batera uztea" gomendatzen zuela iritzita.
Horren aurrean, agenteek lau naufragoak ontziratu zituzten eta beharrezko sorospenak eman zizkioten. Geroago, zortzi arraunlariak eta ontzi biak eroan zituzten Getxo eta Santurtziko arraun-kluben egoitzetara. Erreskatatutako gazteek ez zuten osasun-laguntzarik behar izan.