Eskualdeko hiru erakundek jaso dute EMAS ingurumen-ziurtagiria

Iker Rincon Moreno 2016ko ots. 22a, 09:30

EMAS ziurtagiriak jasotzeko ekitaldia. IREKIA - EUSKO JAURLARITZA

Urdulizko Industrialdea SAk, Sopelako Udalaren Hirigintza eta Ingurumen Sailak eta Plentziako Uri Udalaren Plentziako Hondartzak EMAS ingurumen-ziurtagiria jaso dute, EAEko beste 25 erakundegaz batera. Izendapen horren bidez, Europar Batasunak ingurumen-kudeaketako sistema bat ezarri duten eta etengabe hobetzeko konpromisoa hartu duten erakundeak aintzatesten ditu, ikuskaritza independenteen bitartez egiaztatuta.

Iñigo Urkullu EAEko lehendakariak adierazi duenez, “enpresok benetako “ingurumen-indarra” dira; 2.887 erakunde dira, 10.000 instalazio baino gehiago dituztenak, eta “garapen-eredua aldatzeko hasi dugun prozesuan, eraldaketa-gaitasun handia dute”.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun