Tailerra Mentxu Amunategi bermeotarrak gidatuko du. Hala, lehenengo egunean, irteera bat egingo dute inguruko landareak ezagutzeko, eta bide batez aprobetxatuko dute berbalagun bakoitzak herbarioa egiteko (bakoitzak artaziak ekarri beharko ditu). Ikusi-batutako landareakaz eta egunkariagaz liburuxkatxo bat osatuko dute: herbarioa.
Bigarren egunean, hilaren 12an, ukendu bat egingo dute, parte-hartzaileen artean adostuko dutena. Halaber, landareakaz prestatutako zerbait dastatzeko aukera izango dute.