Gomendioak
Udalak egoera hauetan ematen diren gomendioei jarraitzeko eskatzen du:
- Ez ibilgailurik utzi ez eta kanpin egin ibilgu lehorretan edo ibaien ertzetan.
- Gerta liteke urak bat-batean gora edo gainezka egitea.
- Kendu ibilgailuak ur-putzuak sor daitezkeen inguruetatik eta urpetu daitezkeen garajeetatik.
- Ahal baduzu, ez hartu autoa.
- Bidaiatu beharra baduzu, ahal duzula, ibili errepide nagusi eta autobideetatik, eta ikusi ezinik bazabiltza, gelditu leku segururen batean.
- Erretiratu urak eroateko moduko gauza guztiak, batez ere, kutsadura eragin dezaketen produktu arriskutsuak.
- Begiratu inguruko hustubideak ondo dauden.
-
Larrialdietan hartu beharreko neurriak:
- Urrundu erreka, uhar, zubi edo urpean gera daitezkeen lekuetatik, eta ez saiatu urak hartutako lekuetatik pasatzen, ez autoz ez oinez: urak indar handia dauka eta eraman egin zaitzake. Ura dela-eta autoa errepidean ez aurrera ez atzera geratzen bazaizu, itzali argiak eta irten autotik.
- Mendi-magaletatik eta muino-magaletatik urrun egon; ura, harriak eta lohia amil daitezke-eta.
- Ura etxebizitzara sartuko balitz, alde egin soto eta behe-solairuetatik albait azkarren.
- Etxea utzi beharra badaukazu, itzali argindarra eta itxi gasa eta ura. Gainera, utzi ohar bat ostatua non hartuko duzun adierazteko.
- Jo leku altuenetara; saihestu urpean gera daitezkeen lekuak.
- Jakinaren gainean egon beti, irratiz edo bestela, jakiteko egoera zertan den eta eguraldiaren iragarpenak zer dioen.
Larrialdiren bat izatekotan honako telefono zenbaki hauetara deitu behar da: 944 660 202 (Udaltzaingoa) eta 112 (SOS DEIAK).
Iragarpenen gaurkotzeak eta iragarpenak Euskalmeten bitartez segitzea gomendatzen eta kasu hauetan, bereziki Twitterren bidez (@Euskalmet).