Honako gomendioak eman ditu Aldundiak, lehiaketetarako eta hastapen-, jostetako- eta aisialdi-jardueretan:
- Kirol jardueretara joan-etorrietan, segurtasun baldintzak handitu itzazu.
- Urrundu zaitez erlaitzetatik, hesietatik, arboletatik eta publizitate-hesietatik, eta kontuz ibil zaitez eraikitzen ari diren edo egoera txarrean dauden eraikinen ondoan bazaude.
- Urrundu zaitez erreka, uhar, zubi eta urez bete daitezkeen lekuetatik. Ez ezazu zeharkatu urak hartutako gune bat, ez oinez, ez autoz, uraren indarrak arrastaka eraman zaitzake eta.
- Halaber, urrundu zaitez hegal eta muinoen beheko guneetatik, non ur, harri eta abarren jausiak sortzeko arriskua dago.
- Komeni da eguraldiaren iragarpenaren eta unean-uneko egoeraren informazioa izatea (irratiaren eta bestelako komunikabideen bidez).
- Mendi irteera bat egin nahi baduzu:
- Informa zaitez joan nahi duzun lekurako iragarpen meteorologikoaz, eta har ezazu kontuan eguraldi aldaketa gogorrak oso ohikoak direla mendian.
- Eraman itzazu soinean ekipamendu eta arropa egokiak. Eraman ezazu motxilan erreserbako jan-edanak.
- Kirol-ekintzak burutuko diren baldintza meteorologikoak direla medio, antolatzaileak irtenbideen ibilbidea bertan behera utzi edo aldatu ditzake.