Atzoko batzarrean 42 enpresetako, 26 klubetako eta 28 taldetako ordezkariak izan ziren, Lorea Bilbao Fundazioaren Patronatuko presidenteak zuzenduta. Gainera, Unai Rementeria ahaldun nagusia bertan izan zen, Bizkaia Bizkaialdek kirolaren alde egiten duen ahalegina babesteko. Rementeriak Fundazioa osatzen duten entitateak eta enpresak hartu zituen, baita Bizkaia Bizkaialde Fundazioaren ekarpenak jasotzen dituzten klubetako kirolariak eta ordezkariak ere.
2015-2016 denboraldi honetan Bizkaia Bizkaialde Fundazioak ia milioi bat euroko babesa emango die 15 kirol modalitatetan goren mailan lehiatzen diren 28 kirol-talderi (13 emakumezkoenak, 14 gizonezkoenak eta bat mistoa). Gainera, "Fundazioak babesten dituen taldeen artean emakumezkoenak asko direla azpimarratu behar da", foru iturrien arabera.
Lorea Bilbaok gogorarazi zuen Bizkaia Bizkaialdek lan handia eta ekarpen garrantzitsua egiten dituela Bizkaiko klubak lehiaketen maila gorenean sartu eta bertan manten daitezen. Bizkaiko enpresa eta entitate denak gonbidatu ditu Lorea Bilbaok Fundaziora, gehitu daitezen eta denon artean Bizkaian kirola are gehiago indartzeko.
Banatutako laguntzak
2015-2016 denboraldian ia milioi bat euroko diru-laguntzak banatu ditu Bizkaia Bizkaialde Fundazioak. Zehazki, 999.900 euro. Haietatik, milioi laurden bat, 254.432 euro, Uribe Kostako taldeetara heldu da:
- Sakoneta gimnasia-erritmikoko kluba, 12.676 euro.
- Jolaseta Errege Klubaren hockey taldea, 61.890 euro.
- Askartza waterpolo-taldea: 39.468 euro.
- Leioa Igeri Taldea Waterpolo: 22.792 euro.
- Getxo Rugby Taldea: 65.000 euro.
- Ugeraga - Lointek: 40.040 euro.
- Goiherri herri-kirol taldea: 12.566 euro.