Leioan eta Algortan jokatuko dute Euskadiko waterpolo haur-selekzioek asteburuan

Iker Rincon Moreno 2016ko mar. 1a, 20:28

Euskadiko emakumezkoen haur-waterpolo selekzioaren kide gehienak Gasteizen. © ISUSKO ARIAS - ENFERMOS DEL BALON AMARILLO

Euskadiko haur-kategoriako waterpolo-selekzioak Leioan, Getxon, Portugaleten eta Sestaon prestatuko dira aste-akabu honetan. Euskal Igeriketa Federazioak zabaldu duenez, Aitziber Ortega, Mikel Ogara eta Joan Albella teknikoek gizonezkoen eta emakumezkoen taldeak zehaztu ondoren orain Espainiako federazioen arteko txapelketarako prestatzeko garaia heldu da.

Horregatik, lagunarteko partidak prestatu dituzte zapatu eta domekarako. Nesken taldean Leioako sei jokalari daude: Ane Salazar, Ane Arana, Naroa Etxaniz, Nora Toledo, Erika Lopez eta Maider Sobera atezaina. Mutikoen artean, berriz, lau dira selekzionatutako Askartzako jokalariak: Joseba Uriarte, Nicolas Gorbeña, Iker Argote eta Alejandro Camara atezaina.

Egitaraua

Zapatua, martxoak 5

  • 11:45 Emakumezkoen haur-selekzioa Vs. Leioa Waterpoloko haur-taldea, Sakonetan.
  • 13:00 Gizonezkoen haur-selekzioa Vs. Leioa Waterpoloko kadete-taldea, Sakonetan.
  • 13:15 Emakumezkoen haur-selekzioa: bazkaria Leioako Xcaret jatetxean.
  • 14:30 Gizonezkoen haur-selekzioa: bazkaria Leioako Xcaret jatetxean.
  • 16:15 Emakumezkoen haur-selekzioa Vs. Nautikako haur-taldea, Portugaleten.
  • 17:30 Gizonezkoen haur-selekzioa Vs. Nautikako kadete-taldea, Portugaleten.

Domeka, martxoak 6

  • 10:00 Gizonezkoen haur-selekzioa Vs. Sestaoko kadete-taldea, Las Llanasen.
  • 11:15 Emakumezkoen haur-selekzioa Vs. Sestaoko haur-taldea, Las Llanasen.
  • 12:00 Gizonezkoen haur-selekzioa: bazkaria Fadurako kirolarientzako egoitzan.
  • 13:15 Emakumezkoen haur-selekzioa: bazkaria Fadurako kirolarientzako egoitzan.
  • 14:15 Gizonezkoen haur-selekzioa Vs. Getxoko kadete-taldea, Faduran.
  • 15:30 Emakumezkoen haur-selekzioa Vs. Getxoko haur-taldea, Faduran.

Emakumezkoen haur-selekzioa

Ane Salazar (Leioa)

Ane Arana (Leioa)

Naroa Etxaniz (Leioa)

Maider Sobera (Leioa), atezaina

Nora Toledo (Leioa)

Erika Lopez Pastor (Leioa)

Haizea Exposito (Sestao)

Nerea Mitxelena (Bidasoa), atezaina

Carlota Tolosa (Bidasoa)

Uxue Martinez (Bidasoa)

Irati Martin (Urbat)

Jone Gomez (Urbat)

Helena Molina (Urbat)

Gizonezkoen haur-selekzioa

Alejandro Camara (Askartza), Atezaina

Joseba Uriarte (Askartza)

Nicolas Gorbeña (Askartza)

Iker Argote (Askartza)

Ander Martinez (Lautada)

Xabat Karrera (Bidasoa), Atezaina

Mikel Garmendia (Bidasoa)

Jon Treviño (Urbat)

Eneko Treviño (Urbat)

Marcos Fernandez (Nautica Portugalete)

Andres De La Hoz (Nautica Portugalete)

Mikel Lopez (Nautica Portugalete)

Luciano Vivanco (Sestao)

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun