Bizkaiko Foru Aldundiak zabaldu duenez, datozen egunotako ekimenaren helburu nagusia "taldeak dinamizatzeko eta kudeatzeko tekniketan trebatzea" izango da; horretarako, honako alderdi hauek aztertu eta landuko dira, besteak beste: nork bere taldea dinamizatzeko gaitasunak, talde-prozesuan eragiten duten elementuak, taldeak dinamizatzeko teknikak ezagutzea eta lantzea, komunikazioa, taldeetan ohikoak diren rolak, eta abar. Metodologia parte-hartzaileaz baliatuta, teknikarien arteko elkarrekintza sustatzeko dinamikak bultzatuko dira.