Uribe Kostako Bertsolari Txapelketa 2016

Bihar hasiko da Uribe Kostako Bertsolari Txapelketa

Iker Rincon Moreno 2016ko mar. 4a, 12:00

Imanol Uria eskualdeko azken txapeldunak (2014) martxoaren 12ko Algortako kanporaketan ekingo dio lehiari. © BIZKAIKO BERTSOZALE ELKARTEA

Eskualdeak txapelketa dauka aurten: 24 bertsolari lehiatuko dira martxo osoan, Uribe Kostako txapelaren bila. Hala, Bizkaiko Bertsozale Elkarteak bultzatutako Zortzi Puntutan ekimenagaz bat egingo du ALBE Algortako Bertsolari Eskolak antolatutako sariketak. Kanporaketa biak eta finalaurrekoa bertso-poteoaren formatuan egingo dituzte; lau bertsolariz osatutako hiru saio jokatuko dira. Finalari dagokionez, sei bertsolarik osatutako saioa izango da.

Zapatu honetan, martxoak 5, egingo dute lehenengo kanporaketa, Leioan. 19:00etan hasita, Ganeko, Kurkudi eta Kazu tabernek hartuko dute saio bana. Martxoaren 12an, berriz, bigarren kanporaketa hartuko dute Villamonte tabernak, Ekinek eta Azebarri kultur elkarteak. Amaitzeko, Plentzian jokatuko dituzte, hilaren 19an, finalaurrekoa eta finala; Danontzat gaztetxean egingo dute saio nagusia. Bazkaria ere antolatuko dute.

Zortzi Puntutan ekimenaren helburua da eskualdea girotzea eta bertsogintzaren oinarria sendotzea. Bizkaiko txapelketara joango ez direnentzat, bestelako plaza bat izango da, eta joango direnentzat, entrenamendu aproposa, antolatzaileen esanetan. Eskualdeak berak hartzen du antolakuntzaren ardura, eta berak erabakitzen du formatua, eskualdearen ezaugarrietara egokien datorren aukera baliatuaz.

Saioak

Martxoak 5, zapatua
Lehenengo kanporaketa, Leioan
19:00 Arrate Illaro, Peru de Pedro, Unai Mendiburu eta Xabier Albizu, Ganeko tabernan.
20:00 Peru Vidal, Iñigo Kortazar, Inazio Vidal eta Galder Bilbao Txapi, Kurkudi tabernan.
21:00 Beñat Vidal, Aitzol de Castro, Paule Loizaga eta Xabier Sainz de la Maza, Kazun.

Martxoak 12, zapatua
Bigarren kanporaketa, Algortan
19:00 Josu Landeta, Arkaitz Gomez, Joanes Igeregi eta Daniel de Miguel, Villamonten.
20:00 Jone Uria, Unai Larrazabal, Pello Etxebarria eta Peio Arondo, Ekin tabernan.
21:00 Imanol Uria, Ekaitz Larrazabal Katxo, Miren Loizaga eta Itxaso Paia, Azebarrin.

Martxoak 19, zapatua
Finalaurrekoa eta finala, Plentzian
12:00 Poteoa, Batela tabernan hasita.
13:00 Lehenengo finalaurrekoa, Uriola tabernan: Josu Landeta, Peru Vidal, Unai Mendiburu eta Miren Loizaga.
14:30 Bazkaria, Danontzat Gaztetxean.
17:00 Bigarren finalaurrekoa, El Puerto tabernan: Inazio Vidal, Jone Uria, Beñat Vidal eta Peru de Pedro.
18:00 Hirugarren finalaurrekoa, Gorrondona tabernan: Aitzol de Kastro, Imanol Uria, Itxaso Paia eta Ekaitz Larrazabal "Katxo".
21:30 Finala, Danontzat Gaztetxean.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun