"Helburua da ahalik eta leku gehienetara zabaltzea afektu aniztasunaren gaineko hausnarketa; ez bakarrik herri-giroko LGTB komunitateari erreferentziazko kultura eskaintzeko, baizik eta jendarte osoa sentsibilizatzeko ekintzak prestatzeko asmoz ere", azaldu du Pau Guillen Zinegoak jaialdiko zuzendariak.
Lanen hautaketan, "publiko guztiarentzat izan daitezkeen" pelikulak aintzat hartu dituzte; "film hurbilak", Guillenek dioenez. Berbarako, siriar-amerikar iraultzaile baten gaineko "The Amina Profile" eta "En la gama de los grises" txiletarra, Sebastiane Latino Sariaren irabazlea egongo dira ikusgai. Film laburrei dagokienez, Kepa Errastiren "Aitona Mantagorria", Mattin Garikanoren "Lo que nos une" edo Iker Azkoitiaren "Semeak" aukeratu dituzte.
Ekitaldiak
Leioa
Martxoak 3 eta 10
20:00 Kultur Leioako entzungelan. Gonbidapena egunean eskatu beharra dago.
Sopela
Martxoak 3 eta 4
19:30 Kurtzio kultur etxean. Sarrera, doan.
Getxo
Martxoak 16, eguaztena
18:00 "Titiritesa" ipuin-kontaketa, Areetako Kukupraka ludotekan. 5-6 urteko umeentzat (bazkideak).
Martxoak 20, domeka
18:00 Nerabeentzako film laburren zikloa, Algortako Gauegun gaztelekuan. 11-17 urteko gazteentzat. Sarrera, doan.
Martxoak 21, astelehena
20:00 Film laburren sorta, Algortako kultur etxean. Sarrera, doan.