Eskola Kirolako hainbat jarduera bertan behera utziko dute bihar

Iker Rincon Moreno 2016ko mar. 4a, 16:30

Orain dela urte batzuk Plentzian egindako Bizkaiko eskola jokoen piraguismo proba. © BIZKAIKO FORU ALDUNDIA

Itsasaldeko arriskuko alerta horia dela eta, Bizkaiko Foru Aldundiak bertan behera utziko ditu biharko, zapaturako, aurreikusita zeuden Eskola Kirola programaren zenbait jarduera: arrantza, piraguismoa, surf, triatloia, bela eta hondartza-boleibola. Era berean, elurreko alerta horia dela eta, Aldundiak eskatu du bihar eta etzi gainontzeko kirol-jarduerak ohikoa baino segurtasun-neurri zorrotzagoak hartuz egitea.

Honako hauek dira Aldundiak aste-akaburako egindako gomendioak:

  • Kirol-jardueretarako joan-etorrietan, segurtasun-baldintzak handitu itzazu.
  • Mendi-irteera bat egin nahi baduzu:
  1. Informa zaitez joan nahi duzun lekurako iragarpen meteorologikoaz, eta har ezazu kontuan eguraldi aldaketa gogorrak oso ohikoak direla mendian.
  2. Eroan itzazu soinean ekipamendu eta arropa egokiak. Eraman ezazu motxilan erreserbako jan-edanak.
  3. Kirol-ekintzak burutuko diren baldintza meteorologikoak direla medio, antolatzaileak irtenbideen ibilbidea bertan behera utzi edo aldatu ditzake.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun