Bertsolari gazteen BBK sariketaren bigarren eta azken finalaurrekoa jokatu zen atzo, martitzena, Zallako Zine antzokian. Uribe Kostako eta Hego Uribeko taldeek jardun zuten kantuan, eta azken hori izan zen finalerako txartela lortu zuena. Hego Uribek 419 puntu lotu zituen eta Uribe Kostak 411 puntu. Finalaurrekoa irabazita, martxoaren 18an, Bilboko Kafe Antzokian jokatuko den finalean kantatuko du Hego Uribeko taldeak, Busturialdearen kontra. Hala, Uribe Kostak ezin izango dio iaz irabazitako txapelari eutsi.
18 urtera artekoetan, Hego Uribeko taldean, Ander Anakabe Lekue, Enare Muniategi Etxabe eta Iker Garitagoitia Astigarraga ibili ziren kantuan; Uribe Kostako taldean, ostera, Eneko Elordui Arriaga, Aritz Landeta Terceño eta Naroa Torralba Rodriguez.
24 urtera artekoetan, Hego Uribeko taldean, Txaber Ormazabal Villanueva, Andere Molinuevo Martin, Peio Molinuevo Martin ibili ziren; Uribe Kostako taldean, Unai Mendiburu Valor, Paule Loizaga Legarra eta Peio Arondo Barandiaran.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.