Ekimenak, aurten ere jarraipena izango du, eta, batez ere, 17 eta 23 urte arteko pertsona gazteei dago zuzenduta. Udalek 100 euroko diru-laguntza emango die euskarazko azterketa egin ahal izateko eta sentsibilizatze-jarduerak antolatuko dituzte ikastetxeetan. Horrez gainera, hiru txeke oparituko dituzte gasolina erosteko.
Halaber, institutuetan euskarazko eskuliburua eta testak erakutsiko dituzte institutuetan, eta euskarazko simulagailu bat erabiltzeko aukera ere izango dute.
Erandion, gainera, udalerrian erroldatutako 17 eta 18 urte arteko gazte guztiek kanpaina horren berri ematen duen informazioa jasoko dute zuzenean, posta bidez.
Gidatzeko liburua gaurkotua
Getxoko zazpi autoeskola dira ekimenagaz kolaboratzen dutenak, euskarazko material eta baliabideak eskainiz. Oraingoan, Getxoko Udalak 1.500 euro gastatu ditu Eusko Jaurlaritzak berritu duen gidatzeko esku-liburuaren 500 ale erosteko eta ondoren ekimenean parte hartzen duten autoeskolen artean banatzeko.