Bi Belaunaldi txapelketan parte har dezakete 2004, 2005, 2006 eta 2007an jaiotako neska-mutilek eta euren gurasoek, izan daitezke partaide, pabiloiko leihatilak dauden zelaigunean kokatuko diren saskiei esker. Izen-ematea doakoa da eta apuntatzeko icamarero@bizkaiabasket.com posta elektronikora mezu bat bidali beharko dute interesdunek, partaide bien izen-abizenak adieraziz. 18:30etatik 20:00etara jokatuko da lehia. Jokalariei partidak hasi baino 15 minutu lehenago egotea eskatu diete.