Bizkaiko Saskibaloi Federazioko kideek lurraldeari bira ematen jarraitzen dute, 75. urteurreneko pegatinak klubetako jokalekuetara eroaten eta tauletan ipintzen. Pasa den aste-akabuan, Uribe Kostatik igaro ziren eta Getxo, Romoko Ezkorak, San Nikolas ikastola, Ugeraga, Erandio Altzaga eta Peña Bilbao Basket Erandiori banatu zizkieten itsasgarriak. Aste-akabu honetan ere eskualdean izango dira, Leioan. Leioa, Gaztelueta eta Askartzari emango dizkiete kantxan ipintzeko pegatinak.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!