Interesdunek honako helbide elektronikora bidal ditzakete euren ekarpenak: kirol.zerbitzua@bizkaia.eus. Era berean, Aldundiaren Kirol Zerbitzuaren bulegoan ere utzi daitezke.
Aurreko edizioetan ez bezala, aurten kategoria bakarra izango da sarietan. Dena den, Aldundiak zabaldu du sariak emateko prozeduran hainbat irizpide izango dituela kontuan: emakumeak kirolean sustatu, ikusgarriago egin eta bultzatzea, arlo praktikoan nahiz kirol-kudeaketaren arloan; euskararen erabilera sustatzea kirolaren praktikan edota kudeaketan; kirol arloan kudeaketa aurreratuko sistemak eta metodoak aplikatzea; herri-kirola sustatu, ikusgarriago egin eta bultzatzea, arlo praktikoan nahiz kirol-kudeaketaren arloan; eta bizkaitarrek kirol gehiago egin dezaten sustatzea.
Aurten, gorputz- eta kirol-alorreko jarduera bultzatzen eginiko beharretan nabarmendu direnei saritzeko helburua duten Bizkaia Kirolak Sariak hamaikagarren ediziora heldu dira.