Goizean, poteoagaz hasi zuten eguna, eta ostean jokatu zen lehenengo finalaurrekoa. Horretan, Peru Vidal leioaztarrak lortu zuen finalerako txartela. Bazkalostean jokatu zen bigarrena, eta Jone Uria algortarra izan zen horretako irabazlea. Azkenik, hirugarrena jokatu zen, eta Imanol Uriak lortu zuen zuzenean finalera sailkatzea.
Horiek eta puntuazioz sailkatutakoak kontuan hartuta, hurrengoa izan zen finala jokatu zuen seikotea: Peru Vidal, Jone Uria, Imanol Uria, Inazio Vidal, Unai Mendiburu eta Josu Landeta. Finala Plentziako Danontzat gaztetxean jokatu zen. Saio ederraren ostean, Jone eta Imanol Uria heldu ziren buruz burukora. Azkenean, Jone Uria izan zen Uribe Kostako txapela jantzi zuena.