Besteak beste, Getxoko, Erandioko, Sopelako eta Barrikako udalek bat egin dute ekimenagaz. Euskal Herriko Unibertsitateak (EHU) ere bost minutuko kontzentrazioak deitu ditu hiru campusetan bihar, publikoki hildakoen senitartekoei elkartasuna erakusteko eta gertatutakoa gaitzesteko helburuagaz; Leioako campusean 12:00etan batuko dira, Mikel Laboa plazan.
Gaur goizean leherketa bi izan dira Bruselako Zaventem aireportuan eta beste bat hiriko metroaren Maelbeek geltokian. Belgikako agintarien arabera, aireportukoa suizida batek eragindakoa litzateke; orain dela ordu erdi eskas Estatu Islamikoak bere gain hartu ditu atentatuak, erakundeari lotutako Amaq albiste-agentziak jakinarazi duenez. Hamalau lagun hil dira gutxienez aireportuko erasoetan, eta hogei metrokoetan. Gainera, 136 lagun zauritu dira.