Euskal Herriko mugimendu feministak nazio-manifestazioa deitu du zapatu honetarako, hilak 9, Gasteizen. Uribe Kostako eragile feministek ere bertan egon gura dute, hori dela eta, bertara elkarregaz joateko autobusa antolatu dute egun horretarako.
Gura duenak Algortan zein Itzubaltzeta/Romon eman dezake izena Hator eta Abian ostatuetan eta Branka tabernan, hurrenez hurren. Posta elektronikoz ere egin ahal izango da bfalgorta@gmail.com helbidean; izen-abizenak eta kontakturako telefono-zenbakia beharrezkoa izango da. Egunean bertan 5 euro ordaindu beharko dira.
Autobusen ordutegia:
- 09:30 Plentzia
- 09:45 Sopela
- 09:50 Algorta (Piruleta gozoki-dendatik)
- 10:00 Erromon (Avanzadako markesinatik)
- 10:05 Leioa (Txomin Aresti musika-eskolatik)
- 10:10 Erandio (Itsasadarretik)