Mankomunitateen kasuan, ordea, 84.000 euro lortu ahal izango dituzte. Ekimen horren helburu nagusia "instalazio eta eraikin publikoetan energia-kontsumoa murriztea" da, 21 Toki Agendaren bidez. Horregatik, ezinbesteko baldintza da erakunde eskatzaileak jarduketa denak Agenda horretan kokatzea. Besteak beste, honako bitartekoak berrituz hobe daiteke eraginkortasuna: kanpoko argiztapen publikoa; monitorizazio-sistemak; eta eraikin publikoen girotzea eta ur beroa, kogenerazioa edo trigenerazioa, eta barruko argiztapena. Iaz, Uribe Kostako udal gehienek jaso zuten foru-laguntza; Gorliz, Leioa eta Lemoizek izan ezik. Barrikak jaso zuen diru-kopururik handiena: 48.000 euro.