Zapatuan, plentziarrek abiatuko dituzte estropadak, 15:30ean, gizonezko haurren kategorian; Arkotekoek talde bi aurkeztu dituzte maila horretan. Emakumezko kadete eta haur kategoriako lehenengo estropadan Lutxanak jardungo du eta, bigarrenean, Arkotek eta Raspasek. Mutilezko kadeteetan ere, lehenengo estropadan erandioztarrak irtengo dira, eta bigarrenean Getxo eta Arkote izango dira.
Emakumezkoen gazte eta senior kategoriako lehenengo estropada Plentziakoei egokituko zaie eta bigarrena Getxo eta Lutxanari. Gizonezko gazteetan ere Arkotek zabalduko du dema, bigarren estropada Raspasen eta Getxoren txanda izango dela. Gizonezko senior kategoria azkena izango da. Lehenengo tandan, Lutxanak jardungo du eta bigarrenean Getxok eta Arkotek.