Apirilaren 15ean, 13:15ean, Plentziako udaletxean bildu ziren epaimahaikideak, Gorlizko eta Plentziako Euskara Agendako logoa eta goiburua aukeratzeko helburuagaz. Aurkeztutako zortzi proposamenak baloratu ostean (oinarrietako irizpideak jarraituta), "11 aukera!" logoak duen proposamena aukeratu zuten.
Logoa eta goiburua izango dira Euskara Agendako irudi nagusiak, eta karteletan, agendetan, ekintzetan... agertuko dira; "apurka-apurka, sinbolo bihurtzen hasiko dira", udalerri bietako agintariek azaldu dutenez.
Irabazleak logoaren eta goiburuaren inguruko azalpenak eman ostean, maiatzean eta ekainean egingo diren ekintzak jakinaraziko dituzte.