Sopelako kontzertua 20:00etan ere hasiko da eta ohi legez, doakoa izango da. Bertan, Algortako Gorrondatxe, Sopelako Munarri eta Bilboko Euskeria abesbatzek hartuko dute parte.
Bizkaiko Abesbatzen Elkarteak antolatzen dituen Udaberriko Kontzertuen XXXVII. edizioaren barruan, gaur iluntzeko 20:00etan emanaldia eskainiko dute Erandioko San Agustin elizan bertako Altzaga abesbatzak, Bilboko San Frantzisko parrokiako Sanfran Koruek eta Derioko Ipar Alde abesbatzak. Sarrera doakoa izango da. Bihar, ordea, melomanoen hitzordua Sopelako San Pedro elizan izango da.
Sopelako kontzertua 20:00etan ere hasiko da eta ohi legez, doakoa izango da. Bertan, Algortako Gorrondatxe, Sopelako Munarri eta Bilboko Euskeria abesbatzek hartuko dute parte.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!