Txapelketak zazpi kategoria izango ditu. Emakumezkoetan, hiru modalitate izango dira: haur-kadeteak; gazteak eta seniorrak; gizonezkoentzat, ordea, lau kategoria izango dira: haurrak, kadeteak, gazteak eta seniorrak. Kategoria bakoitzeko bizpahiru batel zuzenean sailkatuko dira Espainiako Txapelketarako. Denera, 23 klubetako 485 kirolarik parte hartuko dute.
Emakumezko haurretan, Lutxana izango da bertako ontzi bakarra; etorkizuneko emakumezkoetan, ordea, Arkotek eta Raspasek jardungo dute; neska gazteetan ez da Uribe Kostako islarik izango; eta emakumezko maila absolutuan Arkotek eta Lutxanak arraunak erakutsiko dizkiote elkar. Gizonezko haurretan; Plentziako hiribilduak talde bi eroango ditu, Plentzia eta Arkote; kadeteetan, ordea, bakarra izango da, Arkotekoa; gazte-mailan, horiek eta arrosek lehia bizia izango dute; eta, azkenik, gizonezko maila-absolutuan ez da eskualdeko eskifaiarik izango.