2010ean, "El Mundo"-k argitaratu zituen iritzi artikulu biren kontrako demanda ordaintzeko diru publikoa erabili omen zuten. Euskal preso politikoek unibertsitatean matrikulatzearen gainean, EHUk zeuzkan eskumenez berba egiten zuten artikuluek.
Aipatutako kazetak dioenez, EHUko Gobernu Kontseiluan ordezkaritza daukan FETE-UGT sindikatuak "lautan erreklamatu zuen" ordezkaritza legalean eta letraduetan Unibertsitateak bere gain hartu zituen gastuak bueltatzea; EHUrena ezean, Goirizelaiak aurkeztutako demanda bere ohorea eta irudia defendatzeko zela argudiatu zuten. Diru-kopuru hori 7.456,78 eurokoa da, "El Mundo"-ren arabera. Bitartean, Espainiako Auzitegi Gorenak atzera bota zuen EHUko errektoreak aurkeztutako demanda, "iritzi-askatasunak artikulu biak argitaratzea bermatzen zuelakoan". Goirizelaiak 20.000 euroko kalte-ordaina eskatu omen zuen.