KNEk zortzigarren urteurrena ospatuko du aste-akabuan

Iker Rincon Moreno 2016ko api. 27a, 12:00

KNEren pankarta bat. © KNE

Erandio Kirol Elkarteari sostengua ematen dion Kolektibo Norte Erandio futbolzaleen taldeak bere zortzigarren urtemuga ospatuko du aste-akabu honetan, Altzagan, Lamiakon eta Udondon. Barikuan, apirilak 29, triki-poteoa egingo dute klubeko egoitzatik, 20:00etatik aurrera. Zapatuan, ordea, egun osoko festaz gozatzeko aukera izango dute futbolzaleek.

Zapatuan, goizeko 10:00etan, bosteko futbol-txapelketa jokatuko dute Lamiakoko zelaian. 13:00etan, bazkaria eta kupelak izango dituzte leku berean. 19:00etatik aurrera, ordea, kontzertua izango da Udondo gaztetxean, Audiencia Nacional punk-rock euskal taldeagaz, G. Perez rap egileagaz, Rock Alkohol bandagaz eta Toledoko Milicia Urbana oi musika-taldeagaz.

Futbol-txapelketan parte hartzeko talde bakoitzak bost euro ipini beharko ditu; bazkariaz eta kupela-edanaz gozatzeko, 12 euroko txartela hartu beharra dago, prezioan kontzertua ere barne dagoela. Azkenik, kontzertura soilik joango direnek 4 euroan eros ditzakete txartelak, Udondo gaztetxean bertan.

Bitartean, KNEk abiatutako elikagaien eta arroparen elkartasun-bilketa datorren zapatuan amaituko da. Ordura arte dohaintzak egin daitezke Altzagako Beiti tabernan eta Erandioko Kirol Elkartearen egoitzan.
Argibide gehiagorako, erandioultras@gmail.com posta elektronikora idatz daiteke.

Erlazionatuak

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun