Azaldu dutenez, "Virginia Wolf Basqueskolak" EAEko erakundeetako emakume hautetsi guztien eremua izatea du helburu, guztion artean eraiki beharreko topaketarako, elkarrizketarako eta trebakuntzarako esparru bat.
Joan den astean, Uribe Kostako emakumezko hainbat alkate eta zinegotziek "Virginia Wolf Basqueskola" formakuntza eskolak Berangon antolatutako "Politika pentsatzea" lantegian hartu zuten parte. Basqueskola, Eudelek, Emakundek eta Biktimei Laguntzeko Eusko Jaurlaritzako Zuzendaritzak martxan jarritako proiektua da.
Azaldu dutenez, "Virginia Wolf Basqueskolak" EAEko erakundeetako emakume hautetsi guztien eremua izatea du helburu, guztion artean eraiki beharreko topaketarako, elkarrizketarako eta trebakuntzarako esparru bat.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!