Beste saio denetan sei bertsolari egon dira, baina, izen-emate kopuruagatik, saio batek zortzikoa izan behar zuen, Bizkaiko Bertsoari Elkarteak azaldu duenez.
Saioan gaiak ematen Amaia Ugalde Begoña (Durangaldea) ibiliko da. Epaimahaiko kideak, ostera, hurrengoak izango dira: Jon Jaio Aiartzaguena (Durangaldea), Mirari Azula Aurrekoetxea (Lea-Artibai) eta Miriam Juaristi Urizar (Durangaldea). Idazkari beharretan, Itziar Basterretxea Olarreagak (Lea-Artibai) jardungo du.
Udabarriko Fasean bertsolariek egin beharreko lanak, hauek:
- Zortziko nagusian ofiziotan hiruna bertso
- Zortziko txikian ofiziotan hiruna bertso
- Lauko handian ofiziotan launa kopla
- Bakarkako lana: gai bati buruz bertso bi, doinu eta neurri librean
Saiorako sarrerak aretoko txarteldegian egongo dira salgai, 16:30etik aurrera; 3 euroan sarrera orokorra, 2 euro bazkideentzat, eta doan 16 urtera artekoentzat.
Hurrengo saioak
Bizkaiko Bertsolari Txapelketaren Udabarriko Fasean bederatzi saio jokatuko dira denera. Aste-akabu bi barru saio bi egongo dira: Gueñesen eta Orozkon. Saio biak 17:30ean izango dira.
Maiatzak 7, zapatua
Gueñesen, Sodupeko kultur etxean.
Bertsolariak, hauek:
- Axier Goñi Arsuaga
- Eneko Arrate Sololuze
- Jon Larrabide Fuldain
- Josu Landeta Egurrola (Getxo)
- Peio Arondo Barandiaran (Algorta)
- Txaber Ormazabal Villanueva
Maiatzak 8, domeka
Orozkon, Donibane aretoan.
Bertsolariak, hauek:
- Asier Galartza Garai
- Ekaitz Larrazabal Gutierrez "Katxo" (Getxo)
- Garikoitz Sarriugarte Onaindia
- Ibon Larrazabal Landa "Larra"
- Joanes Igeregi Santamaria (Sopela)
- Nuria Cortada Ibañez