Mugarik Gabe Gobernuz Kanpoko Erakundeak antolatu ditu Uribe Kostan, HIRUKA komunikazio-taldeagaz elkarlanean, "Komunikatuz eraldatu - herriak euren komunikazioaren jabe" izeneko jardunaldiak. Mugarik Gabekoek azaldu dutenez, "mass-mediek sustatzen duten pentsamendu bakarrari aurre egiteko, herri-komunikabideen bitarteko komunikazioa ezinbesteko tresna dela erakutsi gura da, eraldaketa soziala, tokian tokiko kultura eta hizkuntzak eta beste jendarte eredu bat bultzatzera bidean. Horretan beharrean dabil hemengo eta Latinoamerikako komunikabide alternatibo eta indigena ugari". Berbaldiak, mahai-ingurua eta dokumentalen emanaldiak egongo dira Euskal Herri, Bolivia, Argentina eta Mexikoko komunikatzaile eta kazetarien parte-hartzeagaz.
Egitaraua:
Maiatzak 12, eguena
- 19:30 "Komunikazio alternatiboa eta eraldaketa sozialerako herri-komunikabideak" mahai-ingurua; euskaraz eta gaztelaniaz. Algortako Azebarri kulturgunea.
- Parte hartzen dute: Carlos Aznarez, bideo bitartez (kazetari argentinarra, Resumen Latinoamericano komunikabideko zuzendaria); Fakun Aznarez (Euskal Herrian finkatutako kazetari argentinarra eta Resumen Latinoamericano hedabideko kidea); Arantza Santesteban (historialaria, komunikazio eta genero kontuetan aditua eta "Komunikazio parekiderantz kazetarientzako eskuliburua" liburuaren egilea); eta HIRUKAKO-ko kideak.
Maiatzak 19, eguena
- 19:30 "Eutsi edo hil, herri indigenen salaketa, ikuspuntu eta proposamenak" dokumental-emanaldia eta berbaldia gonbidatu indigenakaz; biak gaztelaniaz. Algortako Villamonte kultur etxea.
- Latinoamerikako gonbidatuak: Bashe Nuhem (argentinarra, komunikatzailea eta errealizadorea, Asociacion Comunitaria Indigena de Comunicacion taldeko kidea) eta Ivan Sanjines (boliviarra, Fundacion para el Desarrollo de la Comunicación Intercultural CEFREC-eko zuzendaria eta sortzailea).
Maiatzak 26, eguena
- 19:30 Herri indigenek egindako dokumentalen emanaldia eta berbaldia gonbidatu indigena bategaz, gaztelaniaz. Algortako Villamonte kultur etxea.
- Latinoamerikako gonbidatuak: Mariano Estrada (Tzeltzal herria, Mexiko. Komunikatzailea eta zinemagilea, Coordinadora Latinoamericana de Cine y Comunicacion de los Pueblos Indigenas CLACPI-eko koordinatzaile orokorra da).