Bina uribekostar, Gueñesen eta Orozkon

Iker Rincon Moreno 2016ko mai. 4a, 12:32

Orozkoko saioko kartela.

Bizkaiko Bertsolari Txapelketaren Udabarriko Fasearen kanporaketa bi jokatuko dira aste-akabu honetan; batetik, maiatzaren 7an (zapatua), Gueñesen, Sodupeko kultur etxean, 17:30ean. Bertan, Josu Landeta Egurrola getxoztarrak eta Peio Arondo Barandiaran algortarrak abestuko dute. Bestalde, maiatzaren 8an (domeka), Orozkoko Donibane aretoan izango da kanporaketa, 17:30ean. Besteak beste, Ekaitz Larrazabal Gutierrez "Katxo" algortarrak eta Joanes Igeregi Santa Maria sopeloztarrak parte hartuko dute.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun