Indarberrituta bueltatu da Euskaraz Olgetan egitasmoa eskualdera

Iker Rincon Moreno 2016ko mai. 5a, 15:44

Aurten ere martxan jarriko dute Euskaraz Olgetan egitasmoa, Gorliz, Lemoiz, Plentzia, Sopela eta Urdulizen. Egitasmoaren lehenengo txanda maiatzean eta ekainean izango da; bigarrena, berriz, irailean eta urrian. Egitasmoa gaur, eguenean, hasiko da Plentzian, arrastiko 05:30ean; eta urriaren 30ean, amaitu Sopelan.

Hilero agenda bat izango da, eta udalerri bakoitzeko kultura-agendetan agertzeaz aparte, Uribe Kostako Euskara Zerbitzuaren Facebook eta Twitter orrialdeetan ere egongo dira ikusgai. Hala, lehenengo saioan, puzgarrien parkea ipiniko dute Plentziako Ontziola plazan. Hilaren 6an, 7an eta 8an parke hori Urduliz, Gorliz eta Sopelan jarriko dute, hurrenez hurren. Maiatzeko bigarren aste-akabuan dinosauroak egiteko tailerra egingo dute; hirugarrenean, ipuin-kontalariaren eta fantasiazko pertsonaiak egitekoa.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun