"Erabakitzeko eskubidea erein dezagun!" goiburupean, ereiteko ekitaldia egingo du domeka honetan, maiatzak 8, Berangoko Gure Esku Dago taldeak; hitzordua 12:00etan ipini dute, Moreagan. Zuhaitz-haziak antolatzaileek banatuko dituzte. Bestalde, Gorliz eta Plentziako Gure Esku Dago taldeak jaialdia antolatu du. Hitzordua 12:00etan jarri dute, Gorlizko Jubis taberna aurreko plazatxoan; euria bada, Iberren egingo dute. Besteak beste, informazioa banatuko dute, eta musika, dantzak, umeentzako tailerrak eta luncha eskainiko dituzte.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!