Hori dela eta, Planeta Zientzien Taldeak jarduera bi antolatu ditu Bilboko Ingeniaritza Eskolako EspaZio Gelaren behatokitik:
- Alde batetik, ekitaldia zuzeneko streaming bidezko emanaldiaren bidez ikusi ahal izango da, EspaZio Gelaren webgunera konektatuta: http://www.ehu.eus/aula-espazio/transito_mercurio/
- Beste alde batetik, zuzeneko behatze kolektiboa antolatu da, unibertsitateko kideentzat esklusiboki, eta Eguzkiari behatzeko bereziki egokitutako teleskopioak baliatu ahal izango dituzte. 15:00etatik 19:00etara izango da, eta parte hartzeko derrigor eman behar da izena aldez aurretik; horretarako, Jose Felix Rojas (josef.rojas@ehu.es) irakasleari idatzi behar zaio, hark antolatuko baititu bertaratuko direnen taldeak.
Eguzkiaren aurretik igarotzen denean, Merkurio planeta disko beltz oso txikia balitz bezala ikusiko da, eta astiro mugituko da eguzki-diskotik (ibilbidearen diagrama).
Fenomenoa euren kontura ikusi gura dutenek eguzkia behatzeko bereziki egokitutako teleskopioa erabili beharko dute; izan ere, begi-babes egokia izan ezean, ikusmenean eragindako kaltea berehalakoa eta zuzendu ezina izango da. Horrenbestez, gomendioa da kontu handiz aritzea eta adituen aholkularitza izatea eguzkia zelan behatu jakiteko.