Hitzarmena, gaur arte, golfaren praktikara mugatzen zen, eta, orain, estalitako eta estali gabeko padel-pistak ere erabili ahal izango dute getxoztarrek, Martiartuko bazkideek ordaintzen duten prezio berean. Akordioaren xedea da Getxo Kirolak-eko bazkide-txartela dutenek Martiartura bertaratzeko aukera izan dezaten, Faduran Gobela ibaia kanalizatzeko obrek estali gabeko hiru padel pista-eraitsi dituztenean; hala, kirol-modalitate horretan dagoen pista-eskaerari behin-behinean erantzungo dio Getxoko Udalak.
Golfari dagokionez, eskolak jaso eta handicap-a lortzeko behar diren probak egin daitezke, eta praktiketako zelaia erabili ere. Zelai horrek sei zulo eta "putting green" bat ditu. Honako hauek dira golf-instalazioen kuotak: eguneko sarrera, 6 euro; hileko bonua, 30 euro; hiru hilekoa, 75 euro; sei hilekoa, 120 euro; bederatzi hilekoa, 175 euro; eta urteko bonua, 200 euro. Akordioaren arabera, interesa duenak Getxo Kirolak-eko jendearentzako arreta-bulegoetan izena eman beharko du, eta kontratatzen dituen zerbitzuen kuotak Martiartun ordaindu beharko ditu.