Eskualdeko hamar futbolari deitu ditu 16 urte azpiko Euskadiko Selekzioak

Euskadiko Selezkioa. © EUSKADIKO FUTBOL FEDERAKUNDEA

Datorren eguaztenean, maiatzak 18, Euskadiko 16 urte azpiko emakumezkoen selekzioak entrenatuko du Barakaldoko Retuertoko Ibarreta futbol-zelaian. Euskadiko Futbol Federakundeak zabaldu duenez, saio-tekniko horretan 22 jokalarik hartuko dute parte. Haietatik hamar uribekostarrak izango dira.

Selekzioaren Uribe Kostako ordezkaritza honako futbolariek osatzen dute: Nerea Bengoa Gaztelu (Leioako Emakumeak); Nagore Burgoa Balboa eta Nerea Kortabitarte Maruri (Betiko Neskak); Onintze Fernandez Alvarez, Julene Ladislao Rodrigo, Nerea Nevado Gomez eta Naroa Uriarte Urazurrutia (Bizkerre); Eider Murguia Lopez de Letona, Naroa De la Fuente Viñas eta Oihane Hernandez Zurbano (Athletic).